. Etxalarko herria Nafarroko iparraldean dago, bortziritako herririk ekialdetarrena izanik. Iparraldean Bera eta Sara-ko herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin
Etxalarrek Bidasoa aldeko legatu guztia biltzen du: Kontrabando ekintza biziak, Lanbro eta euri finagatik apaindutako belati berdeak, pago basoak.... eta Euskara ondare kulturala garrantzitsuena bezala. Taldean joateko eszenategi paregabea da, bidenabar Pio Barojaren pertsonaien abenturak girotutako lekuak

NOLA AILEGATU GURE HERRI POLIT HONETARA:
Irun eta Iruña batzen dituen errepidea hartu, N-121 hain zuzenki , 70. puntu kilometriko arte. Hemen Etxalarrera dihoan eskualdeko bidea hartu eta lau kilometro egiterakoan herrian aurkituko gara. Etxalarrera baita ere bertze lekuetatik ailegatzen ahal da, adibidez Saratik datorren errepidea (D-932) hartuta edota Zugarramurditik datorrena hartuta. Bi errepide hauek, Zugarramurditik datorrena berexiki, oso zail eta nahasiak dira, baina leku ikusgarriak dira
Etxalarko errepide nagusia, hau da etxalar eta etxalarko bentak elkartzen dituena NA 4400 da.
EKONOMIA:
|
|
|
|
1.- Perugorria berria: 3.-Tompalenea 4.-Saroiberri 5.-Mikelestonea 1 eta 2 6.- Herri gain 7.-Antxurnea 8.-Aldabeko Borda 9.-Aldalurberea 10.-Añorbe 11.-Oiarburua (sutearengatik itxita) 12.-Bagoleko Borda 13.- Basate 14.- Bordaberri 15.- Elizaldeko Borda 16.-Gorostipaleko Borda 17.- Iguzkiagerreko Borda 18.- Iriberri 19.- Eskisaroy 20.-Iriondoa 1 eta 2 21.-Juanpericenea 22.-Katton 23.- Martikonea 24.- Harizpe 25.- Gurutze 26.-Agerrebereko borda |
|
USATEGIAK:
Etxalarri fama ematen dion gauzetariko bat da usategia. Bertan, orain hiru mendeko ehiza bezalakoa da. Hau da bere prozesua: AURTEN 140 DOZENA INGURU HARRAPATU DITUZTE!! USATEGIEN INFORMAZIO GEHIAGO www.palombe.com WEBGUNEAN.(FRANTZESEZ DAGO)
ARGAZKI BATZUK
1.-Usoak heldu direnean usazale batek abisua ematen du kornetaren bidez.
2.-Orduan txatarra* mugitzen hasten dira, usoak saretara bideratzeko.
3.-Usoak bideratzean paletak* botatzen dira uso multzun gibelko aldera, (txatarra jotzen segitzen dute) eta usoak, uste dute arranoa dela eta beheratu edo apaltzen dira. Horrela sareen altura berdinean jartzen dire.
4.-Usoak sareetara ailegatzen direnean, usazale talde batek sareak aktibatu edo botatzen dute, eta bertan usoak ataskatutak geratzen dira.
5.-Usazaleak orduan gordeta zeuden lekutik atera eta usoak hartzera joaten dira, usoak hartzeko, ez dute sareak igotzen, sarearen zulotik ateratzen dute usoa, ( lan hau ez da batere erraxa eta normalki usazaleak bakarrik badakite nola ateitzen diren usoak ) uso batzuei, lepoari buelta ematen diote eta autsiki iten diote hiltzeko. Bertze uso batzuk zakuetan sartzen dituzte saltzeko. Usoak eskautzen direnean korneta bi aldiz jotzen dute eta orduan daukate baimena ehiztariak tiro egiteko.
*Txatarra:Makil bat da eta trapo xuri bat du lotuta. Gauza xuriekin usoak izitzen direnez txatarrik ez dagoen tokira joaten dira eta toki hori sarea da.
Bertan postuak eta trepak daude.
TREPAK:bakoitzak bere izena dauka. Lau hanken gainean daude eta gainean balkoi antzeko bat dauka. Bertan zalaparta jo eta paletak botatzen dira.
Zazpi trepa daude:
1.- Ezponda gaina
2.- Trepa gibelin
3.- Trepa
4.-Haritza
5.- Gibelin trepa
6.-Belata
7.- Idoikua
Eta abata bat:
1.-Larrekua
Usategietako denboraldia urriaren 1 etik azaroaren 20ra izan zen eta bertako postuen subasta irailaren 9 an izan zen. Urriaren 3.igandean Usategietako Igandea ospatu zen. Joan den urtean denboraldi bikaina izan genuen izan ere, 140 dozena inguru harrapatu zituzten. Gainera ipar haizeak lagun egin zien. Usategietako igandean harrapatu ziren uso gehien: 23 dozena.Aurtengo denboraldia urriak 1ean hasi zen eta azaroak 20an akautuko da. Urriaren hirugarren igandean usategietako igandea izango da. Larunbatean tortilla txapelketa eta afaria izango da.

.
Argazkiak
HERRIAREN ARGAZKIA
