URRIAK 12 ETA...


Hispanitate eguna izan da,

Zenbat neurri diren hartu,

Indartsu gaude esan nahiean

Guda armekin desfilatu.

Marokorekin daukaten leían

Ez al dira konturatu,

Ze indar klase da, immigrantea be

Ezin badute geratu!!



Arazoa ez daukagu muga

Politikoetan, berriz,

Muga sozialek areagotzen

Dute egoera egiz.

Arduratuta omen gaudela

Sarri egiten dugu hitz,

Berbaz eskeintzen doguna hobe

Haiengana helduko balitz.



Aurrerapausu soil bat ere ez da

Interesatzen halare,

gure laguntza nahiz izan leiken

susperraldien zutabe.

Agintariak dirutsu, artean,

herritarrak gosez daude.

Ez ote dago politikarik

Ustelkeriarik gabe.




Atartea-Hasierea

12
3
4
5



Barriak bialtzeko: hemendixik